Nor gara

Halstag lankidetza gara

Espainiak garapen-bidean diren herrialdeen esku jartzen dituen baliabide eta gaitasun, erakunde eta pertsona guztien batura da Espainiako Lankidetza. Helburua giza garapenean, txirotasuna desagerrarazten eta eskubideak osotasunean betetzen laguntzea da. Nazio mailako adostasun politiko eta sozial zabalean oinarritzen da, honako printzipio hauek oinarri hartuta:

  • Gizakia aitortzea norbanako eta kolektibo  moduan, garapenerako lankidetza-politikaren protagonista eta hartzailea den heinean.
  • Giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak babestea eta sustatzea, bakea, demokrazia eta herritarren parte-hartzea gizon nahiz emakumeentzat berdintasunez, eta oro har, sexu, arraza, kultura edo erlijioagatik bazterkeriarik ez izatea, eta aniztasunarekiko errespetua izatea.
  • Giza garapen globala, elkarren arteko loturak dituena, partaidetzan oinarrituta, iraunkorra eta genero-berdintasuna duena sustatzeko beharra nazio guztietan, Estatuen arteko erantzukidetasunaren printzipioa aplikatzen saiatuta, munduan txirotasuna desagerrarazteko helburuarekin garapenerako lankidetza-politikak eraginkortasunez eta koherentziaz sustatzeko eta bermatzeko, betiere.
  • Herrialdeen hazkunde ekonomiko iraunkor eta jasangarria sustatzea, aberastasunaren bidezko berrantolaketa sustatzeko neurriekin batera, bizi-baldintzak hobetzeko eta osasun-, hezkuntza- eta kultura-zerbitzuetara sarbidea izateko, eta herritarren ongizatea bermatzeko.
  • Nazioarteko erakundeetan hartutako konpromisoekiko errespetua.

Webgune hau Espainiako Lankidetzak herritarren aurrean eta nazioarte mailan ordezkaritza izan dezan sortu da, eragileek duten aniztasunaren aberastasuna errespetatuz, ekintza-batasuna eta helburu komunak izanik.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • Herritarrentzat eta lankidetzako eragileentzat informaziorako sarbidea izateko eta kontsulta egiteko aukera eskainiko dien tresna .
  • Herritarrekin eta eragileen artean komunikazioa eta koordinazioa ahalbidetzea.
  • Espainiako Lankidetzaren ikusgarritasuna indartzea, elementu bereizgarria duen komunitate bateratu gisa; nazioartearen aurrean balioa eman behar zaio horri.

Azken batean, ez da Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren webgunea, ez du eragile bakar baten webgunea ordezkatzen. Garapenerako nazioarteko lankidetzaren garrantzia bateratzeko tresna da, hori lortzeko bidean egindako esfortzuak bateratzeko eta esperientziak nahiz informazioa partekatzeko.